Ibarrako Gaztetxea


Saioa hasi

2008-07-28

Bartolaren nahia, ibartarron jaia!


Hau da aurtengo bartoloetan, eragile ezberdinen artean, antolatu ditugun aldarrikapen ekitaldien lema. Ez dira festa alternatiboak izango, festa batzordeak utzitako hutsuneetaz baliatu baikara ondoko egitaraua prestatzerakoan.

Jaiak herritik eta herrintzat, udal baztertzaile honi nazka-nazka eginda gaudela esateko aldarrikapen ekitaldiak honakoak izango dira:

BARTOLOAK abuztuak 21/26

osteguna 21 preso eta iheslarien aldeko eguna
19:30 BARTOLAREN JEITSIERA eta txupinazoa plazan
20:00 MANIFESTAZIOA plazatik. “Euskal Herriak askatasuna behar du”
21:00 HERRI AFARIA plazan
00:00 Kontzertua gaztetxen VENDETTA

ostirala 22 Jai herrikoien aldeko eguna
17:00 TxAN MAGOAren ikuskizuna txoznagunean
19:30 Patata Tortila eta Edari dastaketa TXAPELKETA, ondoren KOSTILLADA
23:00 Kontzertua gaztetxen IHESBIDE eta AKTO REFLEJO taldeekin

larunbata 23 Proiektu txikitzaileen aurkako eguna
11:00 gazteen Eskalada txapelketa
15:00 helduen txapelketa eta FINALAK
20:00 kontzentrazioa plazan “udal baztertzailerik ez, herritarron borondatea errespetatu”

igandea 24 herri borondatearen aldeko eguna
18:00 APUSTUA Euskal Herria kalean
19:00 ERRAMUN MARTIKORENA txoznagunean (Oihane Sarasola eta Ibon Aranalderen laguntzarekin)

astelehena 25 herriko hezkuntz proiektuaren aldeko eguna
17:00 UME MOTO FESTA “langostino txiki”: txokolatada, jolasak,…
23:00 DESORDUTAN taldearen kontzertua gaztetxen

asteartea 26 kuadrillen eguna
14:00 ARGAZKIA plazan
19:00 Erromeria LAJA II eta Narbaizarekin txoznagunen
22:30 TXORTAINS elektrotxarangarekin kaleJira
01:00 BARTOLAREN IGOERA

2008-07-22

Eutsi zarenari iheskide!!


eutsi zarenari iheskide!! Gaizka eta besteak askatu!!

 

Lerro hauen bitartez, MusikHerria herri diskoetxeak gaur Bizkaian, Galizian eta Andaluzian Guardia Zibilak burututako operazioa dela-eta Espainiar Gobernuaren estrategia errepresiboa salatu nahi du. Espainiar Gobernuak urteetan Euskal Herrian bizi dugun gatazka elikatzeko hautua egin du, gaurkoa, horren adibide garbia delarik.

 

Bide batez, MusikHerriako parte den eta abuztuan ibarrako gaztetxean jotzekoak diren Ihesbide taldeko Gaizka Jareño eta bere senide eta lagunei gure elkartasuna helarazi nahi diegu, eta gure kezka ere adierazi Guardia Zibilaren eskuetan atxilotuek torturatuak izateko daukaten arriskuarengatik.

MusikHerriatik garbi utzi nahi dugu bizi dugun gatazkaren erroetatik abiatuta soilik iritsiko garela honen konponbidera. Honekin batera, eta eragile bezala, datozen ordu nahiz egunetan izango diren mobilizazioetara gehitzen gara, gizarteari hauetan parte hartzeko deia ere luzatzen diogularik.

2008-07-01

Ibarra bigarren geratu da Xiba jokoetan


Xiberoan jokatu da finala eta eskualdeko lehen herria izan da Ibarra

Ibarra bigarren geratu da Xiberoan (Euskal Herria Zuzenean jaialdian) ospatu den Xiba jokoen finalean, Areatzako taldearen ondotik.

Eskualdeko lehen herria izan da, Zizurkil eta Asteasuren aurretik. Irabazlearengandik bost puntutara soilik geratu dira ibartarrak.

Ibarrako taldea

Ibarrako taldearen entrenatzailea Txantxan da. Finalaren atarian, taldearen nondik norakoak azaldu nahi izan zituen: «Taldea 12 kirolarik osatzen dute, ni entrenatzaile bezala eta estrategia lan garrantzitsuetan aritzen naiz. Taldeko hainbat kide parrandetatik urrundu eta lanean gogor jarri behar izan ditut, ingudearekin aritzen den neskaren kasua, bat aipatzearren. Orain finalean gaude eta, beraz, harro nago».

2008-05-23

Kontzertuak Garagardo Festako asteburuan


Ostiralean, hilak 30, gaueko 10etatik aurrera…

EZINEAN + GUALITXO

Larunbatean, hilak 31, gaueko 10etatik aurrera…

ARKADA + NUNBAIT



<< Aurrekoak



12.506 segundutan kargatu da

WordPress-rekin garatua | Northern-Web-Coders 1.0 theme-a erabiliaz | Azo-k moldatua